Close

Promoción de Navidad

Slider Title

Short Excerpt

See More

Pressel Masaje Terapeutikoa

Pressel Masaje Terapeutikoa

Giharretan nabaritzen da masaje honen eragin terapeutikoa. Giharrak osasuntsu badaude, organismoa ere osasuntsu egongo da. Masaje hauek gihar-eremuetako memoria emozionala askatzen laguntzen dute.

Osasuna orekari eta harmoniari lotuta dago, baina harmonia egon dadin, polaritateak egon behar dira derrigorrez. Polaritatetik egiten dugu lan (goitik behera): egun batean gorputzaren beheko aldea lantzen dugu (hankak eta erraina, sistema metabolikoari lagunduz desagerrarazte eta desintoxikazio prozesuetan eta ondorioz, pazienteen pentsaera hobetuz, argiagoa, sortzaileagoa eta ordenatuagoa bilakatzen baita); beste egun batean, gorputzaren goiko aldea lantzen da (bizkarra, lepoa eta besoak, organismoari birsortzen lagunduz eta borondatea, motibazioa eta itxaropen berriak aktibatuz).

Oharrak

– Onuragarria da nerbio-arazoetarako,  loaren nahasmenduetarako, depresiorako, estreserako, nahasmendu psikosomatikoetarako, migrainetarako eta digestio-nahasmenduetarako.

Ziatikarako eta lunbagorako.

–Metabolismoaren gaixotasun kronikoetarako

(tanta-hezueria, diabetea, kolesterola).

Muskuluetako eta artikulazioetako minerako,

erreuma-prozesuetarako (artritisa, artrosia, fibromialgia, etab.)

Arnasketa-aparatuko eta bihotzeko gaitzetarako.

Menopausiak dakartzan minetarako.

Aldaketa pertsonalaren egoeretarako.